HITZ GAKOAK
HITZ GAKOAK: -Bazterkeria : Gizarte-bazterketa, marjinazio, esklusio edo bazterkeria bezalako hitzak, pertsonek gizarte-ongizate eta bizi-k a litatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa dira, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik . -Lidergoa: “Beste pertsona batzuengan eragina izateko gaitasuna, derrigorrez botere edo ahalmen formalean oinarritzen ez dena”. Eragina ikaskuntzak hobetzera bideratura izanez gero lidergo pedagogikoa izango litzateke. (Bolivar, A. (2010). Liderazgo pedagógico: una dirección para el aprendizaje. Organización y Gestión Educativa (OGE), 1. alea, urtarrila-otsaila, p. 15-20.) -Manipulazioa: Zerbaiten gainean aritu, hura komeni den eran erabiltzeko edo aldatzeko ekintza. -Harremanak: Gurasoak eta Irakasleak; Komunikazio harremanak eta kanalak, egintza koordinatuan eratu behar dira, haurra ahalik eta baldintza egokienetan intelektualki, emozionalki eta sozialki gara dadi...