EBALUAZIO INKLUSIBOA BURUTZEN

5. Ebaluazioa:
Aldez aurretik bildutako informazioaren ondorioz, behaketaren bitartez, ebaluazio metodo hauek aukeratzea erabaki dugu.
Keyraren kasua ebaluatzeko ondorengoa proposatuko genuke. Alde batetik banakako ebaluazio bat eta beste aldetik talde osoari zuzendua.
Lehenengoari dagokionez kontratu bidezko metodoa erabiliko genuke. Honetan Keyraren egoeratik abiatuz jarduera plan bat negoziatzea helburua izango litzateke. Honetan jarduerak helburu eta epe batzuk arkatuko genituzke eta ikaslearen tutorea jarraipena egingo lioke ikasleari; era berean ikasleari ere eskatuko litzaioke bere prozesuaren ebaluazio eta erregulazioa betetzea (zer ikasi duen, oraindik zer ez, zertan aplika dezake ikasitakoa). Ikasleak konpromiso idatzia hartzen du, bertatko baldintza guztiak betetzeko. Estrategia honek material anitza, sekuentziatua eta antolatua izan behar da. Gainera, ikaslearen gutxienezko autonomia maila bat izatea da baldintza, honen adina eta ezaugarriak kontuan hartuta. (R.Mendia-Hezkuntza Saila.E.A.E “Aniztasunari erantzuteko neurri arruntak”. Moldatua. )
Honen funtzioa Keyrak bere jokabidea eta irakaslearen jarrera ere aldatzea izango lirateke horrela ez bakarrik umea baizik eta biek aldatzeko ahalegina eginez.
Taldeko ebaluazioari dagokionez, portfolio bidezko ebaluazioa erabiliko genuke. Portfolioen bidez irakasleek eta ikasleek elkarlanean diardute denbora tarte jakin batean egindako jardunaren eta aurrerabidearen adibideak biltzen eta ebaluatzen. Honetan bilduko genituzke:
-Lanen laginak.
-Eskola egunerokoetako sarrerak.
-Solasaldi oharrak (Patioan behatutako Keyraren eta ikaskideen arteko jokabideak adibidez).
-Irakasleen behaketen iruzkinak (Ingeles edo musikan non klasearen irakaslea aldatzen da)
-Kontrol zerrendak.
-Behaketa taulak: Enpatiaren lanketa, errespetua ematen den ala ez, entzuketa, errefortsuaren bultzaketa ematen den eta ikaskideek erritmoak beraien artean errespetatzen dituzten.
-Azterketak
Portfolioek ikuspegi osatuagoa ematen dute ikasleaz, ikasleari gaitasuna aitortzen dio eta hizkuntza lantzen jarraitzera animatzen du. Portfolioek aukera ematen diete gurasoei seme-alaben lana autatzen eta ebaluatzen parte hartzeko; beraz, Keyraren gurasoek parte hartzeko aukera izango lukete Keyraren egoeran esku hartze egokia izanez.
( Coelho, E. (2016). Ebaluazioa eskola kulturaniztunetan. Eskola Kultarniztunetan irakastea
eta ikastea-n. Bilbo: Servicio Editorial: UPV/EHU. (or. 248 - 267))
Honen funtzioa beraz, ikasleen arteko harremana eta giroa hobetzea izango da. Gainera, aurretik aipatutako ikas komunitatearen parte hartzearen bitartez, Keyraren gurasoek ikas prozesuan parte hartzaile aktibo sentituko dira eta horrela Keyraren jarrerarekiko ikuspuntua eraldatzea lortuko genuke.
Comentarios
Publicar un comentario