KEYRAREN BIDEOA

Ondorengo sarreran, Keyraren egoeran murgilduz aurki ditzakegun oztopo eta indarguneak deskribatuko dira.


Oztopoak:
Resultado de imagen de DIFICULTADES
Irakasleak ez zuen bazterketa ekiditeko esku hartzen.  Hau da, beste ikasleek berarekiko bazterkeria sortzean irakasleek ez zuten konponbiderik bilatzen arazoarekin amaitzeko eta pasibitateez jokatzen zuten.  
Bestetik gurasoek jarrera ezkorra zuten, beste oztopo bilakatuz. Izan ere, haien alabaren jarrera zein zen jakitean ez zuten laguntzen eta ez zuten ahaleginak egiten arazoari aurre egiteko eta konponbide bat bilatzeko. Gainera, Keyraren jarrera defendatzen zuten, beste ikasleei errua botatzen. Horrela, eskolarekiko zuten harremana nahiko latza zen oztopo batean bihurtzen zena.
Ikasle honek, betaurrekoak zituenez beste ikasleek burla egiten zioten, eta horrek eragiten zuen honen jarreran, izan ere, bere burua defendatzeko lidergoaren papera hartzen zuen. Horrela oztopoa beste ikaskideen jarrera izango litzateke eta honek sortzen duten giroa.

Hau guztia bateratuz, sentimenduek eragin zuzena dutela adierazi dezakegu hauek baitira oztopo guztien ardatza.

Indarguneak:


Neska honek gelaren barruan lagun bat zuen bere auzokidea ere bazena. Hau klaseko mutil guapoa eta popularra zen eta gelako guztiek berarekin egon nahi zuten. Horrela Keiraren ikuspuntutik, Samuelekin egotea bere lidergoa handitzen zuen eta horregatik ere Samuelekin egotea gustoko zuen.

Ikastetxearen balore erlijiosoak indargune moduan erabilgarriak izan daitezke; hala nola, Maitasuna, afektibitatea, laguntza...etab.
Resultado de imagen de PUNTOS FUERTES






Comentarios

Entradas populares de este blog

Jarduera inklusiboak eta metodologia

Irakasleen eta profesionalen arteko kalitatezko koordinazioa lortzen