KASUAREN DESKRIBAPENA / KEYRA


BAZTERKETA BATEN KONTAKETA


Praktiketan bizi izandako bizipen guztietatik, bazterkeria kasu larri eta argi bat ikusi dugu.  
Kasu honetan, bazterkeria eskolan eta eskolatik at ematen da honen arrazoia gelakideek
protagonistarekiko beldurra izanez. Gure protagonista Keyra du izena, 6 urte ditu,  
gasteiztarra da eta lehen Hezkuntzako lehenengo mailan ikasten du. 
Bere maila sozioekonomikoa erdi-altua eta alaba bakarra da. Neska honek rol 
manipulatzailea zuen eta lidergo nahiaren beharra sentitzen zuen momentu oro. 
Horrez gain, protagonismoa bilatzen zuen eta bere maila sozioekonomikoaren harrotasuna 
erakusten zuen eta besteen gainetik sentitzen zen.

Klasearen ezaugarriei dagokionez, 28 ikasleez osatutako klase hirueleduna zen. Klasea,

bost txoko desberdinetan banatzen zen, bakoitzean bost ikasle egonez. Klasea emateko

metodologiari erreparatuz, irakasleak jakintzak partekatzen zituen liburuak oinarri hartuz.

Gainera jakintzak transmititzerakoan ikasleen iritzia eta parte hartzea kontuan hartuz

eta sustatuz. Klasean aurretik ezarritako zenbait arau zeuden eta egunero errutina

berdinak eramaten zituzten aurrera. Klasearen ezaugarriekin jarraituz, eskola oso

zaharra zela esan beharra dago, hala ere, teknologia berrien erabilera oso nabaria zen.

Ikastetxe honetan HH, LH eta DBH etapez osatuta dago. Itunpeko ikastetxea da eta 

80.hamarkadan eraikia izan zen eta kristau eskola da. Gasteizko auzo batean kokatuta dago,

Sansomendi hain zuzen ere, berez maila sozio-ekonomiko erdi-baxuko biztanleek osatzen

dute.


Kasu honetan, lehen esan bezala, bazterkeria Keyrak sufritzen zuen.  Gelakide guztien
aldetik jasaten zuen bazterkeria; izan ere, Keyra gelaren liderra sentitzen zen eta mundu
guztia kontrolatzea nahi zuen. Horregatik, gelako ikaskideek egunerokotasunean ez zuten
berarekin egon nahi, bereziki patioan eta gelan. Gainera, urtebetetzeko jaietara ez zuten
gonbidatzen.  

Arazo honi aurre egiteko, irakasleak lehendabizi protagonistarekin hitz egiten zuen eta

ondoren, arazoa konpondu ezinean gurasoekin bilerak adostu zituen. Egia esan, 

gurasoek ez zuten jarrera baikorrik eta arazo horri aurre egiteko ezta inolako 

parte hartzerik erakutsi. Gainera, haien alabaren jarrera defendatu eta justifikatu

egiten zuten. Bestelako eskolako organoek ez zuten esku hartzerik izan arazo honen

aurrean, beraz, irakasleek hartu zuen ardura guztia.

Comentarios

Entradas populares de este blog

KEYRAREN BIDEOA

Jarduera inklusiboak eta metodologia

Irakasleen eta profesionalen arteko kalitatezko koordinazioa lortzen