Hezitzailearen rola




Hezitzailearen rola:

Hasteko, esan beharra dago, garbi egon behar dela hezitzaileak jarrera irekia eta baikorra izan behar duela. Izan ere, egiten dugun horretan ez badugu sinesten nola lortuko dugu benetako inplikazioa eta emaitza eraginkorrak? Beraz, Eskola Inklusiboa aurrera ateratzeko gogoak, jarrera baikorra beharrezkoak dira. Hala ere, gogoekin eta jarrera baikorrarekin ez da nahikoa. Azpiegitura, oinarrizko antolaketa eta baliabideak beharko ditugu.

Ikaskuntza kooperatiboan, dozenteak taldeen arteko harremanak eta taldekide bakoitzaren izaera ezagutu behar du. Gainera, material eta errekurtsoen aurretiko prestakuntza egin behar du.

Tertulia dialogikoei dagokionez, irakaslearen rola ondorengoa izango litzateke; ikasle guztiek era orekatu eta justu batean parte hartzea ziurtatzea.

Talde elkarreragileetan irakasleak ariketak edo jarduerak espezifiko batzuk prestatuko ditu curriculumean zehaztutako helburuen arabera; baita ere, saioa dinamizatu egiten du eta denbora kudeatzen du. Jarduera hauetan boluntarioen eginkizuna lana indartzea eta taldekideetako elkarlaguntza sustatzea da, beti ere ikaslea ardatza izanez.

Comentarios

Entradas populares de este blog

KEYRAREN BIDEOA

Jarduera inklusiboak eta metodologia

Irakasleen eta profesionalen arteko kalitatezko koordinazioa lortzen