Jarduera inklusiboak eta metodologia
2.Jarduera inklusiboak eta laguntza egokia eskuratzeko klasean.
Bide honetatik jarraituz metodologiaren aldaketa ezinbestekoa ikusten dugu. Honen barnean baliabide, antolaketa eta azpiegituretan zentratu beharko ginateke. Horretarako hainbat estrategia metodologiko abiapuntu hartuko genituzke:
- Norberaren gaitasun maila, interes, erritmo eta estilora egokitu.
- Planteamendu intregala izatea.
- Ikasle guztientzat aprobetxagarria izatea.
Keyraren kasuari erantzuteko, ikasgela Inklusiboak oinarri hartuz egingo genuke bidea. Bertan, ikasleak sentituko lukete denak direla protagonistak eta atentzioa jasotzeko duten eskubidea egoki errespetatzen dela. Hurrengo paragrafoetan aniztasunari erantzuteko zentratuko ginatekeen estrategia metodologikoak azalduko ditugu:
-Lan proiektuak ikasleen jakin-mina edo behar batek ikerketa lan eramaten gaitu, ikasleen errealitatea eta motibazioa ardatza izanik. Lan Proiektuetan arloen elkarren arteko loturak egiten dira, diziplinartekotasuna. Normalean epe konkretu baterako izaten dira eta azken ekoizpen batean islatzen dira prozesuaren emaitzak.
R.Mendia-Hezkuntza Saila.E.A.E “Aniztasunari erantzuteko neurri arruntak”.
-Tertulia dialogikoa:
Hauetan testu klasikoak lantzea ( Haien adinetara egokitua) da helburua eta horretarako ume bakoitzak etxean atal bat irakurri behar du. Tertulian zehar ume ikasle bakoitzak irakurritakoaren ideia partekatzen ditu eta zerbait ulertu ez badu tertulian komentatzen edo galdetzen du eta haien artean azaltzeko aukera daukate.
Honen bitartez hizkuntzaren erabilpena garatzen dute eta irakurtzeko eta ulertzeko gaitasunean lagundu.
-Talde elkarreragileak:
Ikasleak talde heterogenotan banatzen dira (arestian proposatutako taldeak apurtuz taldekidee ezberdinekin jarduten ikasteko) eta talde bakoitzean irakasle edo boluntario bat egonda hau hauek dinamizatuz. Talde elkarreragileen helburua ikasle bakoitzaren ikaste-prozesua indartzea izango litzateke, gelakideen arteko interakzioen bitartez (ikaskuntza dialogikoa). Horren bitartez, aniztasunari erantzun egiten dio metodologia inklusibo eta hezkuntza praktika arrakastatsua delako. Gainera, adimen kulturalak, ikaskuntza instrumentalak eta lorpen akademiko altuenak sustatzen dituzte. Honek ahalbidetu egiten du esklusioa gainditzeko konpetentzien garapena. Horrela, elkarlanerako tartea utziko genuke astero.
-Ikasleen asanbladak:
Baita ere, gela bakoitzeko ikasleen kexak edota proposamenak elkarbanatzeko gomendagarria izan daiteke, ikasleen asanbladak egitea. Honen bitartez, Ikasleek paper aktiboa izango dute eta irakasleak ikasketa prozesuaren laguntzaile izango dira.
Comentarios
Publicar un comentario