Irakasleen eta profesionalen arteko kalitatezko koordinazioa lortzen
irakasle-profesionalen arteko koordinazioa:
Irakasle-profesionalen arteko koordinazioari dagokionez, aipatutako guzti hau aurrera eramateko irakasleek arteko koordinazioa ezinbestekoa ikusten dugu: hau da, Keyrarekin dauden irakasle guztiek portfolioan bildutako informazioa eta kontratuan adostutakoa bateratu eta elkarbanatu beharko dute. Horrela, bilatzen dugun helburua era eraginkorrago batean lortu ahalko da.
Aniztasunean irakasle-ekipo osoa inplikatu beharko da. Izan ere, aniztasunari erantzutea lankidetzazko lana da, “sareko lana”, hau da, hezkuntza prozesuan inplikatuta dauden eragile guztien “lankidetzazko sarean, interdependentzia, elkarrekiko laguntza eta babesa” (Parrila, 2005; Nieto Cano eta Portela Pruaño, 2006; Echeita, 2008). Laguntza- irakasleak eta espezialistak ez ditu soilik irakasleak kontuan hartuko, baizik eta lankidetzazko eredu zabal batetik familien eta komunitatearen esparrura zabaldu daitezke. Horrelako laguntza mota batzuk, esaterako, kideen arteko tutoretzak, taldean oinarritutako ikaskuntza kooperatiboaren metodoak, plangintza zereginetan ikasleen parte hartzea, etab (Arnáiz Sánchez, 2003).
Comentarios
Publicar un comentario