Giroa hobetzeko zer egin dezakegu?


Planteatutako kasuaren egoerari (Keyraren kasua) aurre egiteko, jarduerak ezberdinak proposatuko ditugu teorian eta praktikan oinarrituz. Hauek aurkeztu baino lehen egokia iruditzen zaigu espazioaren egokitzapena zehaztea.



    Jakinda klasea lau pertsonez osatutako taldeetan antolatuta dagoela, garrantzitsu ikuste dugu talde malguak eta hetereogeneoak direla ziurtatzea genero, kultura, izaera zein ezagutza-maila aldetik. Hauek irakasleak aukeratutakoak izango dira eta hauen bitartez helburu bikoitza lortzea dugu xede: ikaskuntza eta sozializazioa; izan ere, norberaren ikaskuntza lortzeko besteen lana eta ikaskuntza beharrezkoa da. (R.Mendia-Hezkuntza Saila.E.A.E “Aniztasunari erantzuteko neurri arruntak”)
Taldeak eratzerako orduan, ikaskuntza kooperatiboan oinarrituko ginateke. Honetan, ikasleek taldean jarduten dute helburu batzuk lortzeko elkarbanatutako ekintzen bitartez. Helburu hauek lortzeko, ikasle bakoitza konturatzen da beharrezkoa dela bere ikaskideek helburu hauek lortzea. Horregatik, taldekide guztien onura dakarten emaitzak bilatu behar dituzte. (Pujolàs, 2004,2018)



Kontuan hartu beharreko ezaugarriak edo zailtasunak: (Martin eta Marchesi 1998)

  • Talde heterogeneoen oreka.
  • Prozesuaren jarraipen egokia.
  • Aurrez aurretiko planifikazio zorrotza, gelaren antolakuntza eta kudeaketarako.


Gelaren antolaketarekin jarraituz, erdialdean leku librea utziko genuke denbora librean ikasleak han biltzeko sozializazioa lantzeko ariketak aurrera eramateko. Eta honekin batera gelaren atzeko aldean leku librea utziko genuke ikasle bakoitzak dakarrena uzteko aukera izateko.

(Bases de escuela inclusiva A.L. López- Velez, 2017 Hezkuntz aeta Kirol Fakultatea. “Tema 3. Desarollar experiencias de enseñanza y aprendizaje inclusivas dentro del aula)

Comentarios

Entradas populares de este blog

KEYRAREN BIDEOA

Jarduera inklusiboak eta metodologia

Irakasleen eta profesionalen arteko kalitatezko koordinazioa lortzen