Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2018

HITZ GAKOAK

HITZ GAKOAK: -Bazterkeria : Gizarte-bazterketa, marjinazio, esklusio edo bazterkeria bezalako hitzak, pertsonek gizarte-ongizate eta bizi-k a litatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa dira, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik . -Lidergoa: “Beste pertsona batzuengan eragina izateko gaitasuna, derrigorrez botere edo ahalmen formalean oinarritzen ez dena”. Eragina ikaskuntzak hobetzera bideratura izanez gero lidergo pedagogikoa izango litzateke. (Bolivar, A. (2010). Liderazgo pedagógico: una dirección para el aprendizaje. Organización y Gestión Educativa (OGE), 1. alea, urtarrila-otsaila, p. 15-20.) -Manipulazioa: Zerbaiten gainean aritu, hura komeni den eran erabiltzeko edo aldatzeko ekintza. -Harremanak: Gurasoak eta Irakasleak; Komunikazio harremanak eta kanalak, egintza koordinatuan eratu behar dira, haurra ahalik eta baldintza egokienetan intelektualki, emozionalki eta sozialki gara dadi...

KEYRAREN BIDEOA

Imagen
Ondorengo sarreran, Keyraren egoeran murgilduz aurki ditzakegun oztopo eta indarguneak deskribatuko dira. Oztopoak: Irakasleak ez zuen bazterketa ekiditeko esku hartzen.  Hau da, beste ikasleek berarekiko bazterkeria sortzean irakasleek ez zuten konponbiderik bilatzen arazoarekin amaitzeko eta pasibitateez jokatzen zuten.   Bestetik gurasoek jarrera ezkorra zuten, beste oztopo bilakatuz. Izan ere, haien alabaren jarrera zein zen jakitean ez zuten laguntzen eta ez zuten ahaleginak egiten arazoari aurre egiteko eta konponbide bat bilatzeko. Gainera, Keyraren jarrera defendatzen zuten, beste ikasleei errua botatzen. Horrela, eskolarekiko zuten harremana nahiko latza zen oztopo batean bihurtzen zena. Ikasle honek, betaurrekoak zituenez beste ikasleek burla egiten zioten, eta horrek eragiten zuen honen jarreran, izan ere, bere burua defendatzeko lidergoaren papera hartzen zuen. Horrela oztopoa beste ikaskideen jarrera izango litzateke eta honek sortzen duten giroa. ...

EBALUAZIO INKLUSIBOA BURUTZEN

Imagen
EBALUAZIO INKLUSIBOA BURUTZEN 5. Ebaluazioa: Aldez aurretik bildutako informazioaren ondorioz, behaketaren bitartez, ebaluazio metodo hauek aukeratzea erabaki dugu. Keyraren kasua ebaluatzeko ondorengoa proposatuko genuke. Alde batetik banakako ebaluazio bat eta beste aldetik talde osoari zuzendua. Lehenengoari dagokionez kontratu bidezko metodoa erabiliko genuke. Honetan Keyraren egoeratik abiatuz jarduera plan bat negoziatzea helburua izango litzateke. Honetan jarduerak helburu eta epe batzuk arkatuko genituzke eta ikaslearen tutorea jarraipena egingo lioke ikasleari; era berean ikasleari ere eskatuko litzaioke bere prozesuaren ebaluazio eta erregulazioa betetzea (zer ikasi duen, oraindik zer ez, zertan aplika dezake ikasitakoa). Ikasleak konpromiso idatzia hartzen du, bertatko baldintza guztiak betetzeko. Estrategia honek material anitza, sekuentziatua eta antolatua izan behar da. Gainera, ikaslearen gutxienezko autonomia maila bat izatea da baldintza, honen adina ...

Hezitzailearen rola

Hezitzailearen rola: Hasteko, esan beharra dago, garbi egon behar dela hezitzaileak jarrera irekia eta baikorra izan behar duela. Izan ere, egiten dugun horretan ez badugu sinesten nola lortuko dugu benetako inplikazioa eta emaitza eraginkorrak? Beraz, Eskola Inklusiboa aurrera ateratzeko gogoak, jarrera baikorra beharrezkoak dira. Hala ere, gogoekin eta jarrera baikorrarekin ez da nahikoa. Azpiegitura, oinarrizko antolaketa eta baliabideak beharko ditugu. Ikaskuntza kooperatiboan, dozenteak taldeen arteko harremanak eta taldekide bakoitzaren izaera ezagutu behar du. Gainera, material eta errekurtsoen aurretiko prestakuntza egin behar du. Tertulia dialogikoei dagokionez, irakaslearen rola ondorengoa izango litzateke; ikasle guztiek era orekatu eta justu batean parte hartzea ziurtatzea. Talde elkarreragileetan irakasleak ariketak edo jarduerak espezifiko batzuk prestatuko ditu curriculumean zehaztutako helburuen arabera; baita ere, saioa dinamizatu egiten du eta denbo...

Irakasleen eta profesionalen arteko kalitatezko koordinazioa lortzen

irakasle-profesionalen arteko koordinazioa: Irakasleen eta profesionalen arteko kalitatezko koordinazioa lortzen: Irakasle-profesionalen arteko koordinazioari dagokionez, aipatutako guzti hau aurrera eramateko irakasleek arteko koordinazioa ezinbestekoa ikusten dugu: hau da, Keyrarekin dauden irakasle guztiek portfolioan bildutako informazioa eta kontratuan adostutakoa bateratu eta elkarbanatu beharko dute. Horrela, bilatzen dugun helburua era eraginkorrago batean lortu ahalko da. Aniztasunean irakasle-ekipo osoa inplikatu beharko da. Izan ere, aniztasunari erantzutea lankidetzazko lana da, “sareko lana”, hau da, hezkuntza prozesuan inplikatuta dauden eragile guztien “lankidetzazko sarean, interdependentzia, elkarrekiko laguntza eta babesa” (Parrila, 2005; Nieto Cano eta Portela Pruaño, 2006; Echeita, 2008). Laguntza- irakasleak eta espezialistak ez ditu soilik irakasleak kontuan hartuko, baizik eta lankidetzazko eredu zabal batetik familien eta komunitatearen esparr...

Bibliografia

(Basterretxea, 2002,64) (Bolivar, A. (2010). Liderazgo pedagógico: una dirección para el aprendizaje. Organización y Gestión Educativa (OGE), 1. alea, urtarrila-otsaila, p. 15-20.) (Arnáiz Sánchez, 2003) (Parrila, 2005; Nieto Cano eta Portela Pruaño, 2006; Echeita, 2008) ( Coelho, E. (2016). Ebaluazioa eskola kulturaniztunetan. Eskola Kultarniztunetan irakastea eta ikastea-n. Bilbo: Servicio Editorial: UPV/EHU. (or. 248 - 267)) (R.Mendia-Hezkuntza Saila.E.A.E “Aniztasunari erantzuteko neurri arruntak”. Moldatua. (Bases de escuela inclusiva A.L. López- Velez, 2017 Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. “Tema 3. Desarollar experiencias de enseñanza y aprendizaje inclusivas dentro del aula) (Pujolàs, 2004,2018) (R.Mendia-Hezkuntza Saila.E.A.E “Aniztasunari erantzuteko neurri arruntak”)

Jarduera inklusiboak eta metodologia

2. Jarduera inklusiboak eta laguntza egokia eskuratzeko klasean. Bide honetatik jarraituz metodologiar en aldaketa ezinbestekoa ikusten dugu. Honen barnean baliabide, antolaketa eta azpiegituretan zentratu beharko ginateke. Horretarako hainbat estrategia metodologiko abiapuntu hartuko genituzke: Norberaren gaitasun maila, interes, erritmo eta estilora egokitu. Planteamendu intregala izatea. Ikasle guztientzat aprobetxagarria izatea.

Giroa hobetzeko zer egin dezakegu?

Imagen
Planteatutako kasuaren egoerari (Keyraren kasua) aurre egiteko, jarduerak ezberdinak proposatuko ditugu teorian eta praktikan oinarrituz. Hauek aurkeztu baino lehen egokia iruditzen zaigu espazioaren egokitzapena zehaztea.

IGELAK TALDEA

Imagen
IGELAK TALDEA

KASUAREN DESKRIBAPENA / KEYRA

BAZTERKETA BATEN KONTAKETA Praktiketan bizi izandako bizipen guztietatik, bazterkeria kasu larri eta argi bat ikusi dugu.   Kasu honetan, bazterkeria eskolan eta eskolatik at ematen da honen arrazoia gelakideek protagonistarekiko beldurra izanez. Gure protagonista Keyra du izena, 6 urte ditu,   gasteiztarra da eta lehen Hezkuntzako lehenengo mailan ikasten du.  Bere maila sozioekonomikoa erdi-altua eta alaba bakarra da. Neska honek rol  manipulatzailea zuen eta lidergo nahiaren beharra sentitzen zuen momentu oro.  Horrez gain, protagonismoa bilatzen zuen eta bere maila sozioekonomikoaren harrotasuna  erakusten zuen eta besteen gainetik sentitzen zen. Klasearen ezaugarriei dagokionez, 28 ikasleez osatutako klase hirueleduna zen. Klasea, bost txoko desberdinetan banatzen zen, bakoitzean bost ikasle egonez. Klasea emateko metodologiari erreparatuz, irakasleak jakintzak partekatzen zituen liburuak oinarri hartuz. Gainera jakintzak trans...